lunes, 12 de marzo de 2012

ARTE HEZKUNTZARI SO

Aitortu beharra dago, artearen mundua zein arte diziplinak beraiek nahiko konplexuak direla egitura, antolamendu eta praktiketan, eta arte hezkuntza ez da gutxiagorako. Baina arteak hezkuntzarekin egin duen ezkontza, edota, gaur egun txiki-txikitatik pertsona batek artearekin duen harremana eta bilakaera nolakoak dira? Nola ulertzen dugu arte hezkuntza egun eta nola irakasten da? Nork du artea irakasteko eskumena? Zein testuingurutan irakasten da artea eta zerk baldintzatuta? Galdera horiek guztiek erantzun ugari dituzte, baina jende askok bizi duen artearekiko deskonexioa (edo interes falta) kontuan hartzen badugu, hezkuntzak baduela zeresanik pentsaraztera bultza gaitzake.

(...) Argi dago faktore ugari daudela tarteko baina, ba al dira arte hezitzaile espezializatuak Haur Hezkuntzan? (...) Zertarako egiten dugu artea? zertarako balio du arteak? Eta nola erabiltzen dugu artea? (...)

AIORA KINTANA / Isuri kolektiboa
"Arte Hezkuntzari so: bidelagun ahulak, bidaiaren hasieran" 
Mugalari / GARA, 2010-09-10