lunes, 12 de marzo de 2012

IKUS-KULTURA (1)

"Irudi guztien esanahi guztiak: Plastikatik kultura bisualera eta haratago"

Kultura bisualak (Hernandez, 2000) ikuspegi posmodernoen hainbat ideia bere egiten ditu: kultur-artekotasuna, feminismoa, ekologia, zibergunea, ikuskizuna. Eta ondorioz, hainbat termino nagusi berdefinitu eta berrizendatzen ditu:
- Errepresentapenez edo artefakto bisualez hitz egiten da, artelanez baino.
- Artelanek curriculumean duten funtzioa ez da murrizten, disolbatu egiten da. Uste baita balio estetikoek ez zatzaizkiola objektu jakin batzuei atxiki, aitzitik, balio estetikoek kultura jakin batzuei atxiki zaizkie. Balio estetikoak, hobe esanda, zenbait kulturaren barruko talde espezializatuek dituzten irizpide hertsiak direla esan genezake.
- Kultura kontzeptua edozein gizarte-talderen eguneroko esperientziatik gertu dagoen zentzu sozioantropologikoan erabiltzen da, gaur egungoena zein aurrekoena.
- Irudikapenak eta ikusizko tresnak interpretatu egin behar dira. Horretarako, irudien mugetan gatibu dauden formazko analisietatik haratago jo behar dugu, ekoizteko eta hartzeko testuinguruetatik haratago. Horrela, ikasleen eguneroko bizitzaren gain eragin zuzena duten elementu kultural gisa ikusi ahal izango ditugu (...).
  (...) Kultura bisualari esker, ikasleentzako erakargarrien eta liluragarrien diren artefakto bisualak hauta ditzakegu: panpinak, bideojokoak, web-orriak, parke tematikoak, janari azkarreko jatetxeak, telesailak, pegatinak eta arropa (...)

RICARDO MARIN VIADEL. Cuadernos de pedagogía, 312. zb
2002ko apirila.