lunes, 12 de marzo de 2012

IKUS-KULTURA (2)

IKUSMENAREN INGURUKO KULTURAREN IRAKASKUNTZA

"Gaurko ikusmenaren kultura oso erakargarria suertatzen da. Egungo teknologiek oso estetika sofistikatua  erreproduzitzeko ahalmena dute, eta oso hedatuak daude. Garai guztietako irudigileak errealitatea erreproduziteko ahalmena garatu nahian jardun badira ere, egun, helburu hori, era batean behintzat, gaindituta dagoela dirudi. Konputerizazioak ahalbidetu du Baudrillardek hiper-errealitatea deitu duen hori, hau da, errepresentazioaren forma handiagoak, liluragarriagoak, bizkorragoak, benetakoak baino benetakoagoak diren formak, alegia (...).

(...)  Ikusmenaren kulturaren hezitzeak adierazpen sozio-kulturalarentzat eta pertsonalarentzat forum bat eskaintzen du, emozionala eta kognitiboaren arteko lotura estimulatzen du eta asperra ere uxatu egiten du, bizitzak bizitzea merezi duela esaten digun indarra sentiarazten baitigu. Mende berri honetan, Arte Hezkuntzak ikusmenaren kulturaren indarra ikusarazi eta hori zein eratan erabil daitekeen ulertzen lagundu beharko lioke ikasleari".
 
KERRY FREEDMAN
HIk Hasi, 50. zb/ 2000ko uztaila