lunes, 12 de marzo de 2012

MARRAZKI LIBREA, BENETAN LIBREA?



"Naturaltasuna eta askatasunaren izenean, haurrak konbentzio grafiko eta estereotipatuen putzu sakonenean murgiltzera bultzatzen ditugu. (...) Ondo dago marrazkigintzak gure eskola sistemak eskaintzen duen aisialdian mantentzea, baina derrigorrezko zeregintzat jo beharko dugu gaurko egoerari buelta ematea eta marrazkigintza (Arte Hezkuntza orokorrean) benetan ezagutza alor bat bilakatzea. Edozein errealitate paperezko bi dimentsiotan jartzeak arazo grafiko batzuk konpontzea eskatzen du eta gure betebeharra izan beharko du arazo hauei aurre egin eta haurrari behar duen laguntza eskaintzea. Marrazkigintzak arazoen konponketan arduratzen den beste edozein jardueraren antzeko betebeharrak ditu eta besteen kasuetan gerta daitekeen bezala, arazoen irtenbide bilatze honek ez luke derrigorrez ekimen aspergarria izan behar"
IMANOL AGUIRRE (Hik Hasi, 17. zb./ 1997ko apirila)